Informazioa

Aurtengo Gipuzkoa Encounter gure betiko Partyneten egingo da, oraingoan online formatuan, eta Discord erabiliko dugu atalak kudeatzeko. Twitch izango da gure agertoki birtuala, eta bertatik jarraitu ahal izango da partyaren jarduera guztia.

 

Noiz

2022ko martxoaren 18tik 20ra

 

  Discord

https://discord.party.eus

Hemen izango duzue antolakuntza osoa zuen esanetara.

Ostiralean, hilak 18, 16:00tan irekiko da, eta igandean 12:00tan itxiko da.

 #ongi-etorri

Estranetak gela honetara eramango zaitu. Hemen izango dituzu ekitaldiaren arauak eta azalpenak.

#opengune

"Aurrez aurreko Gipuzkoa Encounterreko Opengunea" bezala, sarrera libreko gela bat izango da. Bere jarduerak izango ditu online.

#partyplace

Hau izango da partya igaroko den lekua, eta Gipuzkoa Encounterreko parte-hartzaile akreditatuentzat bakarrik izango da sarrera. Usabal kiroldegiko kantxa ordezkatuko du.

>ARTE DIGITAL

>JUEGOS

>CONFERENCIAS Y TALLERES

>SOFTWARE LIBRE

>HARDWARE

>OTRAS ACTIVIDADES

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko atalak izango dira, party presentzialean bezala.

 Gora itzuli ^

  PartyNet

https://www.party.eus

Encounter presentzialetan bezala, jarduera guztiak Partynet bidez egingo dira.

Ostiralean, hilak 18, 16:00tan irekiko da, eta igandean 12:00tan itxiko da.

 Gora itzuli ^

  Twitch

https://stream.party.eus

Mundu guztiari irekita, ekitaldia Euskal Encounterreko Twitch kanalaren bitartez emango dugu: https://www.twitch.tv/euskalencounter/

Ordutegia:

Ostirala: 19:00-22:00

Larunbata: 17:00-22:00

 

Gora itzuli ^ 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch