Zer da Gipuzkoa Encounterra?

Gipuzkoa Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute. 

80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan.

Covid-19 koronabirus-pandemiak sortutako egoeraren aurrean, bilkura bertan behera uztea erabaki dute antolatzaileek eta Tolosako Udalak. Hamaseigarren edizioa Tolosako Usabal kiroldegian egitea aurreikusita zegoen.

Egoera hau gainditzeko, Gipuzkoa Encounter 2022 modu birtualean ospatzea pentsatu dugu.

Ekitaldi birtualaren datuak:

  • 400 ordenagailu sarean konektatuta.
  • 2 egun ekinean.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch