Gaur hasiko da Gipuzkoa Encounter 16 online, heziketa-apustu erakargarriarekin eta jardueraz betetako egitarauarekin

Gaur hasiko da Gipuzkoa Encounter 16 online, heziketa-apustu erakargarriarekin eta jardueraz betetako egitarauarekin. Parte-hartzaileak arratsaldeko lehenengo orduetatik hasiko dira beren etxeetatik ekitaldira konektatzen eta programatuta dauden teknologia-munduko gaurkotasunarekin lotutako dozenaka lehiaketa, jolas eta hitzalditan parte hartzen.

Topaketa igandera arte luzatuko da eta online egingo da, aurreko bi urteetan bezala. COVID 19aren aurkako neurri soziosanitarioak direla medio, antolatzaileek formatu birtuala mantentzea erabaki dute Tolosako Usabal Kiroldegira itzuli beharrean.

Gipuzkoa Encounterrek formakuntzaren alde apustu egingo du aurten ere, besteak beste, 3D inprimaketa, segurtasun informatikoa, bideo-jokoen industria, programazioa edo NFTak (aktibo digitalak) jorratzen dituzten 20 hitzaldi eta prestakuntza-tailerrekin. Interesa dutenek, parte-hartzaile izan edo ez, bilkuraren YouTubeko kanalaren bidez emango diren hitzaldiak ikusi ahal izango dituzte doan. Programazio osoa webgunean kontsulta daiteke: https://ge16.gipuzkoaencounter.org/conferencias-y-talleres.html

Gipuzkoa Encounter 16k 400 plaza birtual izango ditu, topaketa presentzialak Usabal kiroldegian izango lukeen kopuru bera, eta doakoa da parte hartu nahi duten guztientzat.

Parte-hartzaileek partyaren hainbat arlotara sartzeko aukera izango dute Discord tresna digitalean sortutako ‘areto birtualen’ bidez. Horrela, gainerako parte-hartzaileekin hitz egin eta programak eskaintzen dizkien dozenaka proposamenetan parte hartu ahal izango dute. Zehazki, asteburu honetan, arte digitaleko 17 lehiaketa egingo dira, gai anitzen inguruan: musika digitala, argazki-ukituak, film laburrak edo 3D grafikoak, hamar bideo-joko txapelketa, software libreko erronkak eta hardware tailerrak, besteak beste.

Era berean, nahi duenak topaketa jarrai dezake Euskal Encounterreko Twitch kanaletik igorriko den programaren bidez: https://www.twitch.tv/euskalencounter/

Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Azpiegitura sailaren (SPRI-ren bitartez) laguntzarekin.

Antolatzailea

Euskaltel Fundazioa
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: press@euskalencounter.org
 
 
 

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch