Instagramen eta NFTen etorkizuna nahiz etxean energia aurrezteko gakoak jorratu dituzte adituek Gipuzkoa Encounterren

Instagramen eta NFTen (mundu digitalean hedatzen ari diren aktibo "imitaezinak") etorkizuna edo etxean energia aurreztea dira Gipuzkoa Encounter 16an landutako gai deigarrienetarikoak. Antolatutako 20 hitzaldiak interes handia pizten ari dira parte-hartzaileen artean, eta topaketan izena eman ez dutenak ere saioetara batzen ari dira, eskaintza irekia eta doakoa dela aprobetxatuz. Bilkura amaitzean, prestakuntza-material hori guztia eskuragarri egongo da Euskal Encounterreko YouTubeko kanalean.

Gipuzkoako festa teknologikoaren inguruan bildutako adituak hitzaldiak eta tailer teknikoak eskaintzen ari dira erabiltzaile adituentzat, baita dibulgazio-solasaldiak ere hainbat gairen inguruan: bideo-jokoak, programazioa, artea edo CO2 neurgailuak erraz sortzeko jarraibideak, besteak beste.

Zehazki, Fase Consulting enpresako Sergio Carrascok NFTak (Non Fungible Token) bideo-jokoen industria nola aprobetxatzen ari diren aztertu du. Egiazkotasuna bermatzen duten ziurtagiri digitalak dira horiek, eta artxibo digital bakar bati lotzen dira blockchain teknologiaren bidez (kriptomonetetan erabiltzen den teknologia bera). Carrascok adierazi duenez, sistema horri esker, bideo-jokoak eremu ezin hobea dira merkatu berriak garatzeko eta erabiltzaileen diru-sarrerak areagotzeko.

Jorge Campanillasek, berriz, NFTen legezkotasuna aztertu du, eta horiei eragiten dieten hainbat alderdi juridikotan argitasun gutxi dagoela adierazi du, batez ere NFTen salerosketan, horiekin loturiko eskubideetan edo tartean dauden plataformen erantzukizunean.


Bereziki interesgarria izan da Mondragon Unibertsitateko Elixabete Garcíaren hitzaldia, zeinak Google Analytics-en alternatiba posibleak errepasatu dituen. Izan ere, Frantziak eta Austriak Interneteko trafikoa aztertzeko plataforma horren erabilera legez kanpokotzat jo dute, Europako herritarren datuen babesa erasotzen dutela uste dutelako.

Menda Lerenda komunikazio enpresako Nerea Conejok, aldiz, Instagramek ezarri dituen aldaketa berrienak aurkeztu ditu. Funtzionalitate berri eta askotarikoez gain, azpimarragarriak dira harpidetzeko aukera berria eta eduki-sortzaileei beren lana monetarizatzeko eskaintzen zaizkien aukerak.


Lanpartya errendimendu betean

Gipuzkoa Encounterreko gainerako arloek egitarau oparoa dute: arte digitaleko, hardware-eko, software libreko eta bideo-jokoetako dozenaka lehiaketa zein jolas- eta prestakuntza-ekintza asko gauzatzen ari dira. Parte-hartzaileek partyaren hainbat arlotara sartzeko aukera dute Discord tresna digitalean sortutako ‘areto birtualen’ bidez. Horrela, gainerako parte-hartzaileekin hitz egin eta programak eskaintzen dizkien dozenaka proposamenetan parte har dezakete.

Era berean, nahi duenak topaketa jarrai dezake Euskal Encounterreko Twitch kanaletik igortzen ari diren programaren bidez: https://www.twitch.tv/euskalencounter/

Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Azpiegitura sailaren (SPRI-ren bitartez) laguntzarekin.

Antolatzailea

Euskaltel Fundazioa
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: press@euskalencounter.org
 
 
 

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch