Gipuzkoa Encounter 16aren balantze positiboa egin dute antolatzaileek, eta BECen gauzatuko den Euskal Encounterren jarri dute begirada

Gipuzkoa Encounterren 16. edizioari ere nota ona jarri diote antolatzaileek, teknologia zaleen inplikazioa eta parte-hartzea ikusita, bai 20 hitzaldi eta tailerretan eta bai partyko gainerako arloetan: sormen digitala, hardwarea, bideo-jokoak eta software librea. Euskaltel Fundazioko zuzendari eta topaketaren koordinatzaile Sabino San Vicente oso pozik agertu da online egindako lanparty honen emaitzarekin, eta balantze gisa, eskainitako edukien kalitate handia eta parte-hartzaile, babesle eta antolatzaileen arteko lankidetza bikaina azpimarratu ditu.

Bi urtez izandako murrizketen eta mugen ondorioz, parte-hartzaileen artean gogo handia antzematen da pandemiaren aurretik egiten ziren topaketetara itzultzeko. Hain zuzen ere, antolatzaileak uztailaren 22tik 25era egingo den Euskal Encounter 30a prestatzen hasi dira dagoeneko.

Hala ere, ostiraletik gaur arte gauzatutako Gipuzkoa Encounter 16 honetan mugimendu handia izan da. Antolakuntzak ezarritako parte-hartze sistemak zaleen arteko etengabeko elkarreragina ahalbidetu du, areto birtualen bidez. Eta, aldi berean, Youtube bidezko emisioek eta Twitcheko kanalean igorritako Encounter TV programak jarraipen ona izan dute.

Prestakuntza-material hori guztia Euskal Encounterren YouTubeko kanalean dago eskuragarri. Gipuzkoako festa teknologikoaren inguruan bildutako adituek hitzaldiak eta tailer teknikoak eskaini dituzte erabiltzaile adituentzat, baita dibulgazio-solasaldiak ere hainbat gairen inguruan: bideo-jokoak, programazioa, artea edo CO2 neurgailuak erraz sortzeko jarraibideak, besteak beste.

Interes handiena piztu duten gaien artean daude Instagramen etorkizuna, NFTen arautze-falta, Google Analyticsen legezkotasunari buruzko eztabaida edo etxean energia aurreztea ahalbidetzen duten aplikazio teknologikoak.

Elkargunea

Parte-hartzaileen, babesleen eta antolatzaileen ahaleginari esker, teknologia berrien zaleen topagune bihurtu da Gipuzkoa Encounter beste behin ere. Partaideengandik jasotako lehen iritziek helburu hori bete dela ziurtatzen dute, baina, aldi berean, aurrez aurreko ekimenetan parte hartzeko gogoa agerikoa da, eta halaxe gertatuko da datorren Euskal Encounterrean.

Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du, Euskaltelen, Tolosako Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune departamentuaren eta Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Azpiegitura sailaren (SPRI-ren bitartez) laguntzarekin.

Antolatzailea

Euskaltel Fundazioa
Euskalamiga Elkartea

Ahotsa:

943-533696 (9:00-13:30 eta 15:30-19:30 CET, astelehenetik ostegunera eta 9:00-13:30 ostiraletan)

IRC auzo ofizialak:

IRC-Hispano
#euskal
QuakeNet
#euskal

Edozein galdererako:

olatz@euskalencounter.org

Prentsa arduraduna:

Aitor Ubarretxena. Infotres Comunicación.
943 22 45 30 / 688 92 90 88
E-mail: press@euskalencounter.org
 
 
 

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch