3D irudiak

Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.

Gure ordenagailuan sortuko da irudia (zuzenean eta osorik), horretarako berariazko softwarea erabiliz (Blender, ZBrush, K – 3D, Art Of Illusion...) eta hainbat gailuren laguntzaz (saguak, arkatz optikoak eta tableta digitalizatzaileak).

Irudia azken urteetan zehar edo azken orduan partyan bertan egin daiteke, partehartzaile bakoitzak eman duen denbora ez bait da kontutan izango, azkeneko emaitza baloratuko da. Modelatzea denbora-tarte motz batean egiteko Fast 3D lehiaketan parte hartzera anima zaitezkete.

Gehienezko bereizmena: 1280x1024.
Onartutako formatuak: PNG

Hau entregatu behar du egileak: eszena-iturriak (.3DS, .MAX, etab.), eszenaren render bat, sare/alanbre egiturakoa (wire), errenderizazioaren emaitza (postprodukziorik gabe), eta azken emaitza (postprodukzio eta guzti). Fitxategi gehiago entregatu daitezke, baina lehen aipatutakoak argi eta garbi identifikatu behar dira, epaimahaiak behar bezala ebaluatu ditzan.
Epaimahaiari eta publikoari azaldu behar zaizkie emaitzak.

Lanak fitxategi konprimatu batean (ZIP) entregatu behar dira, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat (hiru lerrokoa, gehienez ere) duen txt batekin batera.

Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere. 
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa. 

Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Gipuzkoa Encounter 15eko 3D grafiko irabazlea - Egilea: 'slynahi'

twitter facebook flickr youtube instagram twitch