Argazkien Itxuraldatzea

Lanen aurkezpena: Partehartzaile bakoitzak izena eman eta lana Intranetera igo beharko du, parte hartu nahi duen kategorira. Bere lana ondo igo duela egiaztatu dezake ere.

Tresna digital baten bidez irudi baten ezaugarriak aldatzeko teknika, prozesua eta emaitza da argazkien itxuraldatzea. Irudi batetik beste irudi bat, aldatua, sortzeko aukera ematen du teknika horrek.

GAIA: Librea

2 irudi nagusi eta 5 bigarren mailako irudi emango dizkizuegu. Gutxienez, oinarri gisa irudi nagusietako bat erabiliz eta 3 irudi bigarren mailakoak (azken hauen zatiak), ea zer bururatzen zaizuen.

 Irudiak deskargatu

Irudi nagusiak:

  

Bigarren mailako irudiak:

  

 

pixabay.com webgunetik lortutako irudiak.

P.D. Oinarri gisa erabiltzen ez duzuen irudi nagusia, erabiltzen dituzuen bigarren mailakoekin batera erabil dezakezue.

Edozein irudi erabili dezakezue baldin eta norberaren irudia, copyright gabeko stock batetatik hartutakoa, edo beste edozein eskubide gabeko irudia bada.

Edozein diseinu-programa erabil dezakezue (Photoshop, Illustrator, Freehand, Corel Paint Shop Pro, etab.).

Gehienezko bereizmena: 1280x1024
Onartutako formatuak: PNG (gomendatua) eta GIF.

Egileak, marrazkia lortu aurreko 5 urrats eta erabilitako irudiak, entregatu behar ditu gutxienez. Urratsak honela zenbakitu behar dira: azken irudiaren izena GOGO.PNG bada, honela izendatu behar dira urratsak: GOGO01.PNG, GOGO02.PNG, …, GOGO10.PNG eta GOGO11.PNG, 10 urrats izanez gero. GOGO01.PNG jatorrizko argazkia izango da, inongo iragazkirik gabekoa, eta GOGO11.PNG azken irudia (lehiaketan parte hartuko duena). 

Epaimahaiari eta publikoari azaldu behar zaizkie aurreko urratsak.

Lanak fitxategi konprimatu batean (ZIP) entregatu behar dira, erabili diren programen eta tekniken azalpen labur bat (hiru lerrokoa, gehienez ere) duen txt batekin batera.

Egile bakoitzeko lan bakarra onartuko da.

Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs-en erabilera-baimenarekin aurkeztu behar dira lanak, baita egileak bestelako baimenen bat (edo batere ez) aipatzen badu ere. 
Originalak eta royaltyrik gabeak izan behar dute lanek, eta inongo lehiaketatara aurkeztu gabeak.

Antolatzaileek izendatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako lanak, hauen teknika, originaltasuna eta kalitate artistikoa irizpide nagusi direla. Eskubidea du epaimahaiak saria eman gabe uzteko, baldin eta iruditzen bazaio lanen kalitatea ez dela behar adinakoa. 

Ezin zaio apelaziorik aurkeztu epaimahaiaren erabakiari.

Araudi Orokorra du osagarri araudi honek.

Lehiaketa horretan parte hartzeak berekin dakar haren arauak onartzea.

Gipuzkoa Encounter 15ko irudi irabazlea - Egilea: 'jpo41'
GAIA: Ezezagunaren Ateak

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch