Skribbl.io

Zure gaitasun artistikoa erakusteko nabigatzaileko doako joko bat da Skribbl.io. Beste jokalariak zer marrazten ari diren asmatu beharko duzu, ahalik eta azkarren, puntuak lortzeko. Arbelean marrazteko zure txanda denean, saiatu ahalik eta zehatzena izaten. Erabili sormena marrazkiak egiteko, eta saiatu marrazkiak ahalik eta ondoen egiten eta asmatzen, puntuak irabazteko.

Lehiaketa-mota: Taldean; denak denen aurka.

Bertsioa: Webgunekoa: https://skribbl.io/. Ordenagailurako bertsioa erabiltzea gomendatzen da.

Berariazko araudia

  • Partida hasi baino bost minutu lehenago, jokalari guztiek prest egon behar dute Discord-en.
  • artidarako aukeratutako izenak bat etorri behar du intraneteko izenarekin.
  • Ezin da letrarik edo hitzik marraztu.
  • Ezin du inork lagundu.
  • Litekeena da antolatzaileek jarritako Discord-eko kanal edo teamspeak batean egon behar izatea jokalariek, bai partidak irauten duen bitartean eta bai aurreko minutuetan.

Partidaren konfigurazioa

  • Antolatzaileek sortuko dute partida. Garrantzitsua da Discord-en eskuragarri egotea esteka jasotzeko.
  • Partidak hiztegi pertsonalizatu bat izango du gaztelaniaz.
  • Gutxienez hiru txanda egingo dira, eta parte-hartzaile guztiek txanda batean marraztuko dute.

Portaerari eta bertaratzeari buruzko araudia

  • Partida hasteko ordua baino bost minutu lehenago, Discord-en egon behar dute taldekideek.
  • Antolatzaileek jarritako ordua baino lehen joka daitezke partidak, parte-hartzaile guztiak ados badaude. Ordu hori baino beranduago ezin da, ordea.
  • Partida baten hasiera-ordua aurreratzeko, nahitaez jakinarazi behar zaie antolatzaileei, haiek sortuko baitute partida.
  • Zigorra hasiera-orduan atzeratzeagatik:
    • 10 minutu: Partidatik kanporatzea, 0 puntu lortuta.
  • Txatean ez da onartzen kirol-legearen kontrako portaerarik.
  • Indarkeriari erreferentzia egitea, xenofobia edo irainak, txatean zein marrazkian, jokalaria jokotik kanpo uzteko arrazoia izan daitezke.
  • Norberari ez dagokion partida batean parte hartuz gero, zigorra jaso daiteke.
  • Deskonexioa gertatuz gero, ahalik eta lasterren saiatu behar du jokalariak konektatzen, baina partida ez da geldituko.
  • Deskonexioa gertatuz gero, jokora berriro konektatzean 0 punturekin agertzen da jokalaria; beraz, komeni da partida grabatzea edo txanda bakoitzaren ondoren pantaila-argazkia ateratzea. Grabazioa edo pantaila-argazkia edukita bakarrik hartuko dira kontuan parte-hartzailearen puntuak. Hori gertatzen bada, partida bukatu bezain laster jakinarazi beharko die parte-hartzaileak antolatzaileei.

Oharrak

  • Ekitaldiaren intranetean argitaratuko da taldeei, halakorik bada, eta joko-ordutegiei buruzko informazioa.
  • Parte-hartzaileen arabera, aldatu egin daiteke txanda kopurua.
  • Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Azaldutako arauak erreferentzia gisa erabiliko dira, baina antolatzaileek noiznahi eguneratu ditzakete, beharren arabera, azken orduko aldaketak edo argibideak islatzeko.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch