Super Smash Bros

Nintendo unibertsoko pertsonaia gustukoenekin (Mario eta Link, Donkey Kong eta Pikachu), Super Smash Brosek zalaparta epiko eder honetan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Baietz kaosean amaitu, beti bezala! EVERYONE IS HERE!

Lehiaketa-mota: Taldeak 1 vs 1. Kanporaketa bakuna.

Jardueraren araudia

  • Borroka guztietan 3 partida jokatuko dira, eta onena pasatuko da aurrera (Bo3 edo best-of-three kanporaketa-mota), finalaurrekoetan eta finalean izan ezik; horietan, 5 partida jokatuko dira (Bo5 edo best-of-five kanporaketa).
  • Borroka bat nork bere burua suntsitzeko mugimendu batekin bukatzen bada, emaitzen pantailak erabakiko du irabazlea nor den.
  • Bat-bateko heriotza gertatuz gero, bizi gehien dituena izango da irabazlea, edo, biziak berdinduta badaude, ehuneko txikiena duena. Ehunekoetan ere berdinketa badago, borroka bat egingo da, irabazle bat izendatzeko; bizi bana eta 2 minutuko denbora-muga izango ditu. Bat-bateko heriotzarekin amaitzea ez da baliozkoa izango.
  • Debekatuta dago emaitzak hitzartzea. Antolatzaileak uste badu emaitza itundua izan dela, bi taldeak deskalifikatu ahal izango ditu txapelketatik. 
  • Debekatuta dago set bateko partidetan aholkuak eskatzea edo jasotzea.
  • Irabazlea ez dago pertsonaia errepikatzera behartua, baina hura aukeratzen lehena izan beharko du.
  • Amiiboak ez daude baimenduta.
  • Jokalari bat ez bada agertzen bere partidarako deia egin eta 5 minutura, eta txapelketa atzeratzen badu horrek, galdutzat emango zaio borroka.

Partidaren konfigurazioa

  • 3 biziko borrokaldia, gehienez 7 minutukoa.
  • Final Smash barra: ez.
  • Espirituak: ez.
  • Hasierako kaltea: ez.
  • Itemak: desaktibatuta edo bat ere ez.
  • Mekanismoak: ez.
  • Kideen erasoak: bai.
  • Bultzada: 1.0x
  • Ekintza indartzea: ez.
  • Pausa: ez.
  • Puntuazioa: ez.
  • Kalte-neurgailua: bai.
  • Balantzatze pertsonalizatua: desaktibatuta.
  • Echo borrokalariak: banatuta.
  • Radarra: handia.
  • Aliatu zeharrargiak: ez.
  • Mii borrokalariak: mugimendu-konbinazio guztiak onartzen dira*.
    • Mii borrokalariek jantzi lehenetsiak erabili beharko dituzte (kolorea hauta daiteke). Pertsonaiaren izenak bat etorri behar du mugimendu-aukerarekin, formatua hau izanik: (adibidez: 1321).

Set baten prozedura.

  1. Ausazko jokaleku bat hautatzen da legezko jokalekuen artean.
  2. Lehen txanda jokatzen da.
  3. Jokalari irabazleak adierazten du pertsonaia aldatu nahi ote duen, eta berari dagokio lehenbizi aukeratzea.
  4. Jokalari galtzaileak adierazten du pertsonaia aldatu nahi ote duen, eta aukeratu egiten du.
  5. BO3 (FT2) bat osatu arte jokatzen da partida.

Set bateko prozedura (finalaurrekoa eta finala).

  1. Ausazko jokaleku bat hautatzen da legezko jokalekuen artean.
  2. Lehen txanda jokatzen da.
  3. Jokalari irabazleak pertsonaia aldatu nahi duen adierazten du, eta berari dagokio lehenbizi aukeratzea.
  4. Jokalari galtzaileak pertsonaia aldatu nahi duen adierazten du, eta aukeratu egiten du.
  5. Galdu duen jokalariak hurrengo txandako jokalekua aukeratzen du.
  6. BO5 (FT3) bat osatu arte jokatzen da partida.

Legezko jokalekuak

  • Hasierakoak
    • Borroka-eremua*
    • Azken helmuga*
    • Pokémon 2 estadioa
    • Smash herria
    • Kaloseko Pokemon Liga
  • Gehigarriak
    • Herriaren gainean hegan
    • Lylat sistema
    • Teseliako Pokemon Liga

Partida bateko lehen txandan jokalariak azken helmugara edo borroka-eremura joaten badira, adostu dezakete haien beste bertsio batean jokatzea.

Kontrolagailuen araudia

  • Erabiltzaileek beren kontrolak ekar ditzakete txapelketan parte hartzeko, baina haiek ezin dira izan makrodunak edo turbodunak.
  • Switch kontsolaren Pro aginteak kable bidez konektatuta egon behar du.
  • Bihurgailuak ez daude onartuta.
  • Antolakuntzak Gamecubeko aginte-egokigailuak ditu. Aginte hau erabili nahi baduzu, jardueraren antolatzaileari eskatu beharko diozu.
  • Jokalari bakoitzak bere kontrolak doitu behar ditu partida hasi aurretik. Partida erdian ezin dituzte doitu. Parte-hartzaileen ardura da kontrolak prest izatea partida bakoitzaren aurretik.
  • Kontrol-eskemak sortu eta gorde ahal izango dira. Honen izena ezingo da iraingarria izan.

Portaerari eta bertaratzeari buruzko araudia

  • Ordenan deituko zaie taldeei, eta taldeko partida guztiak jokatuko dira, garaile bakar bat geratu arte. Etortzen ez diren parte-hartzaileak kanporatuta geratuko dira, baita galtzaileen txandatik, halakorik balego.
  • Galtzaileen txandetan parte hartzea aukerakoa da. Haietan parte hartu nahi ez duenak jardueraren antolatzaileei jakinarazi behar die, txanda nagusitik kanporatu ondoren.
  • Taldeko kideek joko-eremuan egon behar dute jokoa hasteko finkatutako ordua baino lehen.
  • Intraneten zehaztutako ordutik, 10 minutu itxarongo da gehienez.
  • Debekatuta dago partida bat aurrez justifikatu gabe geratzea. Hori egiten duenari, zigor gisa, txanda hori galdutzat emango zaio.
  • Laguntzeko programak, glitchak edo hackak erabiltzen dituzten parte-hartzaileak jokotik kanpo geratuko dira.
  • Ez da onartzen coachinga partidek iraun bitartean.
  • Ez da onartzen kirol-legearen kontrako portaerarik inolako komunikabideren bidez.

Oharrak

  • Ekitaldiaren intranetean argitaratuko da taldeei, halakorik bada, eta joko-ordutegiei buruzko informazioa.
  • Erakundeak uste badu konfabulazio- edo itun-saioren bat izan dela, saria ez emateko eskubidea izango du.
  • Kiroltasunez jardun behar dute jokalari guztiek lehiaketa osoan.
  • Nolanahi dela ere, antolatzailearen erabakia arauen gainetik dago.
  • Azaldutako arauak erreferentzia gisa erabiliko dira, baina antolatzaileek noiznahi eguneratu ditzakete, beharren arabera, azken orduko aldaketak edo argibideak islatzeko.
  • Araudi orokorra du osagarri araudi honek. 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch