Arcade Stick

  • 1. zatiaren ordutegia: Martxoak 18, ostirala, 17:00etatik 21:00etara.
  • 2. zatiaren ordutegia: Martxoak 19, larunbata, 17:00etatik 21:00etara.

Hardware sailean sormena piztu zaigu, eta etorkizuneko partyetan gozatuko duzun zerbaitekin esperimentatu nahi izan dugu. Horregatik, Arcade stick bat muntatuko dugu.

Zer da Arcade stick bat?

Joystick edo gamepad handi bat da, antzinako jolas-makinen kontrolen itxurakoa. Kasu honetan, gehienez bi lagunek erabiltzeko tokia izango du kontrolak.

Eta zer du barruan halako tramankulu batek?

Kanpotik begiratuta ez badirudi ere, arcade stickek kablez eta etengailuz osatutako labirinto bat dute barruan; kable eta etengailu horiek kontrolagailu batera konektatuta daude, eta kontrolagailu hori ordenagailu batera konektatuta, zeinak jokalariak nahi dituen jokoak exekutatuko baititu.

Lantegia:

Hutsetik hasita eta material guztiak aldez aurretik erosita, lantegiaren helburua izango da lehenengo aldiz Arcade Stick bat muntatzea, guztion gozamenerako. Ongi aterako da? gaizki joango da? sorpresaren bat izango dugu bidean?

Ongi pasatu nahi baduzu eta eginahalak egiten ikusi nahi bagaituzu esperimentuan, zain izango gaituzu!

twitter facebook flickr youtube instagram twitch