Martxoak 19, larunbata, 16:00etan
Iaz, Hardware sailean, haurrentzako eta helduentzako (batzuetan haurrak garela dirudi eta) robotika hezigarriko atala hasi genuen. Lehenengo saioan, mota horretako hezkuntzan erabiltzen diren robot hezigarrien motak ikusi, eta lehenengo robota muntatu genuen. Muntatzeko jarraitu beharreko urrats guztiak eta erabiliko genuen programa azalduz.
Tailer hau online bertsioan egiteko, aurrez aurreko bertsioan ikusi genuenaren errepasoa egingo dugu, dena fresko izan dezazuen aurten ere presentziala izango den euskalerako.
Blokekako programazio bat erabiliko dugu lantegian, halako robotak kodean ere programatu daitezkeen arren. Interesa duen edonori parte hartzeko aukera emateko erabiliko dugu programazio hori, edozein direla ere adina eta aldez aurretik dituen ezagutzak. Kontuan izan, tailer honek aurrez aurreko bertsioan adin-mugarik izan ez arren, lantegia txikienengan pentsatzen lantzen dela, eta zailtasuna horren araberakoa izango dela. Tailerraren Online bertsioa oinarrizko ezagutza horiek txikienen antzeko tailer bat egiteko erabili nahi dituzten helduengan pentsatuz egingo dugu.
Ez huts egin!