PCaren mahaia zuen jauregia balitz bezala zaintzen duzuen guztiontzat egindako lehiaketa. Koloretako argitxoek, irudiek, popek, landare apaingarriek, neurrira egindako mahaiek... guztiek balio dute. Betiere ordena eta perfekzioa nagusi badira.
Araudia:
- Gipuzkoa Encounter 16-eko parte-hartzaileek bakarrik har dezakete parte.
- Parte-hartzaile bakoitzak Setup bat bakarrik aurkeztu ahal izango du.
- Izen-ematea Gipuzkoa Encounter 16 intranetaren bidez egingo da.
- Zenbait alderdi baloratuko dira, 0tik 10era dezimal batekin, eta alderdi horietako bakoitzean lortutako puntuen batura izango da azken puntuazioa.
- Kalifikazioak txapelketaren antolakuntzak egingo ditu.
- Ebaluatu behar diren ezaugarriak hiru eratara puntuatu daitezke, ezaugarriaren arabera:
- Positiboak: ebaluatu behar diren alderdi gehienetarako erabiltzen dira, eta 0 eta 10 arteko balioa ematen zaie; beraz, gehitu egiten dute beti.
- Negatiboak: estatus hoberena izan behar dutela irizten zaien alderdiak balioztatzeko erabiltzen dira, eta -10 eta 0 arteko balioa ematen zaie; beraz, kendu egiten dute beti. Adibidez, “garbitasuna”: ohikoa garbi egotea da; zikin badago, puntu negatiboak jasoko ditu.
- Simetrikoak: 0tik abiatuta, ebaluazioaren arabera balio positiboa edo negatiboa har dezaketen alderdiak dira, eta -10 eta 10 arteko balioa ematen zaie. Puntuazio simetrikoak sartzea kalitateko lanaren mesedeko da; izan ere, lan baten alderdiren bat oso txarra bada, punturik ez emateaz gain, puntuak kendu ere egin ditzake.
Hauek dira ebaluatzen diren ezaugarriak eta ezaugarri bakoitzaren puntuazio-mota:
- Originaltasuna
- Garbitasuna
- Diseinua
- Argiztapena
- Berrikuntza
- Eskulangintza
- Elektronika / Robotika
- Pintura-lanak
- Beste elementu batzuen integrazioa
- Binilo-lanak
- Bukaera, osotasunaren integrazioa eta estetika
Parte-hartzaile bakoitzak Gipuzkoa Encounter 16-aren pantaila-hondo ofiziala duen miniklip bat aurkeztu beharko du, Mod hori zuena dela egiaztatzeko. Eta, horretaz gain, dagozkion argazkiak.
- Erregelamenduaren aplikazioari buruzko zalantzarik izanez gero, Hardwareko antolakuntzak erabakiko du nola aplikatu behar den.
- Arauetako edozein ez betetzeak parte-hartzailea lehiaketatik kanpo uztea ekarriko du; era berean, parte-hartzeari dagokionez edo lehiaketarako egindako lanari dagokionez tranparen bat eginez gero, bestelako neurriak ere har daitezke, arau-haustearen larritasunaren arabera.
- Parte-hartzaile guztiek onartu beharko dituzte SETUPS lehiaketaren baldintzak eta arauak, parte hartu ahal izateko.